sábado, 30 de mayo de 2009

Lehenengo eguneko kronika: hasi da abentura....


Arratsaldeon irakurleok!

Gaur gure abentura hasi da Sopelako udaleku zoragarrietan. Lehenengo eguna izanda bakoitza bere herritik abiatu da autobusez eta 10:ooetan heldu gara gure helmugara: Sopelako aterpea.




Heldu bezain laster maletak eta logeletara eraman ditugu eta guztiok aterpeko areto nagusian bildu gara. Udalekuetako zuzendariak aste honetan zer egingo dugun aurkeztu ondoren, hainbat dinamika egin ditugu elkarren artean hobetu ezagutzeko:kofiantza jolasak , harrapaketa , zapitxoa etab.

Honela elkarren arteko harremanak estutu ditugu eta gure zaletasunak eta ezagutu ditugu. Begiraleekin ere primeran konpondu gara eta izugarrizko giroa egon da.

Goiza horrela eman ondoren, 14:ooetan bazkaldu dugu, oso ondo gainera.!

Bazkaldu eta gero denbora labur batez utzi gaituzte libre gure gauzak egiteko eta 16:00etan hondartzara abiatu gara olatuak "Surfeatzeko"!!! Benetan dibertigarria izan da!

18:00 inguruan tramankuluak hartu eta aterpera bueltatu gara.Han dutza hartu dugu eta txukun -txukun irten gara patiora afalordurarte.
20:00etan afaldu dugu okel gozo-gozoa eta 21:30etara arte kalean egon gara.
Hortik aurrera areto nagusira joan gara eta gaubela izan dugu... ITZELA IZAN DA!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario