sábado, 30 de mayo de 2009

Udaleku Bat Baino Gehiago


Prest zaudete zuen bizitzako udalekurik onenaz gozatzeko?


2009 urte honetan, inoiz bizi izan ez dituzun esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera izango duzu gure udalekuetan. Aurten Sopelanan egongo gara zure zain bi txandatan: uztaileko 20tik 25era eta 26tik 31ra.


Imajinatzen dugu hemen zer egingo duzuen jakiteko irrikitan egongo zaretela...


Giroan sartzen joateko zenbait datu jakinaraziko dizkizugu:


- Bizkaiko hondartza onenetako batez disfrutatzeko aukera paregabea izango duzu.
- Askotariko jarduerak izango dituzu eskuragarri: piraguismoa, surfa...
- Gainera jende pila ezagutu ahal izango duzu eta ziur aski makina bat lagun berrirekin bueltatuko zara etxera.
Eta garrantzitsua dena: primeran pasatuko duzu!!!

Eta hau gutxi iruditzen bazaizu... itxaron bizipen paregabe hau bizitzea... benetan zoragarria izango da!

Ez al duzu gogorik??? Ba izena eman nahix12@gmail.com helbidean edo deitu 946536162. Epea uztailaren 1era arte iraungo du.
Anima zaitez!!!

1 comentario: